XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Noizik bein, oso soil eta bakanka, ordea, irudia aizken tokian dagerkigu.
Apaldia laukoa ba'da, lenengo bi bertsoak irudi-ereduarentzako dira; zortziko ba'da, asierako lau neurtitzak.
Iruko apaldietan bat, edo geienean bi bertso, bear izaten ditu irudiak bere izakeraren eder erakusteko.
Bertso talde oiek ez dute, ordea, olerkian toki yakiñik; asieran, amaian edo olerki muiñetan berdin dioazte irudi berezi oiek sabelean dituzten apaldiak.
Olerkariaren goi-arnasak iraultzen ditun tokian, bertan gozo egiten dute apaldi oiek.
Ez dira olerki zarrak oparotsuegik eredu-asmodun apaldiak sakabanatzen.
Bikotasun ori olerki geienetan bein edo bi, goiti yota geienen bizpairuren bat aldiz agertzen zaigu.
Ezin uka, ala ere, ba-dirala
Onelako mailla irizten dutenak, egiz, dira gai-ederrez, irudi aratzez eta eredu sotillez aberatsenak.
Oetan olerkariak buruan darabilzkin asmoak eten gabe arrigarrizko irudiz yantzitako bidetik amaiara daramazki.
Arlo au amaitzeko, autor dagigun emen: geure-geure dogun olerkera au ez dogula bazterturik itxi bear.
Egoki da eusko kutsua daroen asmo-iduri oneik aintzat artu ta, geiegitan ezta be, noizik beinka eurok erabiltea.
Bertsoari bizitasuna, sotiltasuna dakartso onek.
5.-
Bertsoen azalari gagokiozala, neurkera edo itzak neurtzeko ekandu au ez dakigu nundikoa dogun.
Itzak berez batzuk luzeago, beste batzuk motzago dira; oneik onako amaiera, areik arakoa; baiña ezelan be ez dabe bardin-amaitzea ta olakorik.
Izkuntzarena ezta, beraz, bertsoetan darabilgun itz-neurtze ori; beste nunbaitetik dator.
Batzuen eritxiz, kantak eskatzen dauana dogu; baiña neurri bagako itzetan be abestu al daiteke, elizkantetan sarri egin oi danez.
Antxiñako erri-zarretan, gaiñera
Dantzeak eskatzen dau geien bat neurri estuagoa, ta ortik ei dator lerro bardintze ori.